2019ko eta 2021eko deialdien ondoren, euskarazko film laburren hirugarren deialdi honek euskaraz egindako fantasiazko gidoien sorkuntza saritzea du helburu: sektoreko profesionalek aukeratzen den proiektuari aholkularitza ematea. Gainera, Larrotxene Bideoren tutoretzapean eta San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionen lankidetzarekin, film labur bat ekoizteko eta zuzentzeko lanak erraztuko ditu. Film laburra Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko 35. Astean estreinatuko da, 2024an.

Azken urteotan, euskaraz egindako film laburrak, esaterako, "Erro Bi", "Noizko Basoa" eta "Hirugarren Koadernoa" arrakastatsuak izan dira, eta nazioartean ere oihartzuna lortu dute. Bestalde, fantasiazko generoak loraldi eta susperraldi garai bat bizi du; sortzaile berriak egungo eta etorkizuneko zinemari forma ematen ari dira. Testuinguru horretan jaio zen 2019an Oihua! ekimena, aurten bere hirugarren deialdiari heldu diona, Donostia Kulturak, Euskararen Udal Zerbitzuak eta San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionek bultzatuta.Donostiako Sustapenak kudeatzen du San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission zerbituza.

Deialdia sortzaileei zuzentzen zaie eta parte hartzaileek urrats hauek jarraitu behar dituzte:

  • Gidoia eta datu guztiak 2023ko abenduaren 30a baino lehen aurkeztu behar dituzte.
  • Aurrera eramango den proiektua batzorde batek aukeratuko du.
  • Igor Legarreta zuzendaria izango da proiektuaren aholkularia.
  • Larrotxene Bideok proiektua babestuko du bere baliabide teknikoekin eta bere giza baliabideekin.
  • 2024. urtean, film laburra ekoizteko poltsa ekonomiko bat egongo da.
  • Film labur osoa Gipuzkoako probintzian filmatu beharko da.
  • Amaierako lana 2024ko Beldurrezko Astean aurkeztuko da.

Film laburra Gipuzkoan filmatuko da eta San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionek laguntza emango du, bai kokalekuak bilatzeko orduan, bai filmaketa egiteko beharrezkoak diren baimenak eskuratzeko orduan.

Deialdiaren lehe edizioan, aholkularia Paul Urkijo zuzendaria izan zen, eta proiektu irabazlea 'Zerua hautsi zen gaua', María Fontán donostiarrarena. Bigarren edizioan, Maider Oleaga izan zen Igor Salutregiren "Azken Partida" film labur irabazlearen aholkularia.

Oinarriak hemen kontsulta daitezke.

Deialdiaren oinarriak