Jardunaldia otsailaren 2an egingo da, presentzialki, Donostian, eta online jarraitu ahal izango da.

Bizkaiko Foru Aldundiak 9/2022 FORU ARAUA, azaroaren 23koa, kultura sustatzeko pizgarri fiskalak eguneratzen eta zabaltzen dituena onetsi eta handik urtebete eskasera, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek foru arau proposamenak aurkeztu dituzte pizgarri horiek beren lurraldeetan hobetzeko; foru arau aipatuak urteko lehen hiruhilekoan atzeraeraginezko izaeraz onestea da helburua, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin aplikatu daitezen.

Indarrean jarri zenetik urtebetera, pizgarriak Bizkaian izan dituen ondorioak eta funtzionamendua aztertuko ditu Iñigo Garmendia NORGESTIONeko Lege eta Zerga Saileko Bazkide Zuzendariak, eta gaur egun Gipuzkoan eta Araban izapidetzen ari diren proiektuetan egin diren berrikuntzak azalduko ditu; era berean, testu eta arau proposamenen arteko desberdintasunak ere azalduko ditu.

Jardunaldian aurrez aurre zein online parte hartu ahal izateko, nahitaezkoa izango da urtarrilaren 31 baino lehen izena ematea horretarako prestatutako esteka erabiliz. Jardunaldia Donostia Sustapenaren PI@ eraikinean izango da (Juan Fermin Gilisagasti kalea 2).

 

subvencionaescine portada logos EU