ZERBITZUEN GIDA

Donostia-Gipuzkoa Film Commission batzordeak zinema-, telebista-, argazki- eta publizitate-ekoiztetxeen eskura jartzen du beraien filmaketak erraztera bideratutako doaneko zerbitzu pertsonalizatuen aukera zabala.

KOKALEKUAK

Juego de tronos telesailaren lurraldea. Itsasoa eta mendia baino askoz gehiago; lurraldea txikia izanik ere, Donostia-Gipuzkoan askotariko kokalekuak ditugu. Hiriak, landa-ingurunea... filmatzeko behar duzun guztia aurkituko duzu Donostia-Gipuzkoan.

BERTAKO PROFESIONALAK

EDonostia-Gipuzkoan, 25 Goya sari baino gehiago jaso dituen industria bikaina aurkituko duzu, eta IKUS-ENTZUNEZKOEN SEKTOREKO BALIO-KATE OSOA izango duzu eskura: ideiagintza, ekoizpena, postprodukzioa eta banaketa.

ZERGA-PIZGARRIAK

Sozietateen gaineko Zergan % 30eko kenkaria lortzen dute Euskadiko eta Estatuko ekoizpenek, eta % 40koa, euskaraz filmatzen direnek. Gure lurraldean filmatzen duten atzerriko ekoizpenek, berriz, EAEn egindako gastuen gaineko % 25eko kenkaria.

UDAL TASEN SALBUESPENA

Lurraldeko udalerri batzuetan, Donostian esaterako, aparkalekuak erreserbatzeko edo bide publikoa okupatzeko tasen salbuespena aplikatzen da.