Donostia—Gipuzkoan filmatu nahi baduzu, Film Commission batzordea arduratuko da beharrezko baimenak tramitatzeaz, behar dituzun kokalekuak bilatzen laguntzeaz, eta behar duzun informazio guztia eskuratzeaz, zure grabazioa erraz, eroso eta azkar egin dezazun.

 

Eskatu zure baimena

Filmatzeko edo argazki-saio baterako baimena eskatzeko, ondorengo inprimakia bete behar duzu lehenik eta behin, filmaketarako behar guztiak zehaztuz.

Eskabidea behar bezala betetzen laguntzeko, zure eskura jartzen dizugu ekoizpen-gida. Hasi aurretik agiria irakurtzea gomendatzen dizugu.

Jaitsi ezazu ondorengo inprimakia filmatzeko edota argazki-saiorako zure baimenak eskuratzeko. (Datuen babesari buruzko informazio gehigarria)

Behin agiria bete eta sinatu ondoren, bidal iezaguzu Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora

Dagoeneko hasita baldin bazaude Donostia-Gipuzkoa Film Commission batzordearekin filmatzeko baimen-eskabidea kudeatzen, baina beste kokaleku batzuetarako baimena eskatu nahi baduzu, bete ezazu ondorengo fitxa bakarrik, kokalekuari buruzko datuekin.

Ekoiztetxeak bete beharreko eskakizunak

  • Erantzukizun zibileko aseguru-polizaren kopia bidaltzea.
  • Kreditu-tituluetan Donostia-Gipuzkoa Film Commission batzordearen logotipoak sartzea. Jaitsi logotipoak.
  • Proiektuari dagozkion datu ekonomikoen berri ematea (modu konfidentzialean tratatuko dira)
  • Donostia-Gipuzkoa Film Commission batzordeari gure hirian egindako proiektuaren kopia entregatzea, bere promoziorako erabiltzeko baimena emanez.

 

Kokaleku bila al zabiltza?

Kontsulta ezazu kokalekuen galeria, bilatzen ari zaren kokalekua badugun jakiteko. Beste kokalekuren baten bila ari bazara, esan iezaguzu zer bilatzen duzun, ondorengo inprimakia beteta. (Datuen babesari buruzko informazio gehigarria)

Behin agiria bete ondoren, bidal iezaguzu Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora

 

Informazio gehiago behar duzu?

Ikus-entzunezko zure proiektua gure lurraldean garatzeko informazio gehiago behar baduzu, zalantzarik gabe egin iezaguzu kontsulta, ondorengo inprimakia beteta (Datuen babesari buruzko informazio gehigarria)

Behin agiria bete ondoren, bidal iezaguzu Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora.