Film Commision San Sebastián - Gipuzkoa

Donostia-Gipuzkoa Film Commission Donostiako Sustapenaren zerbitzua da, zinemaren eta, oro har, ikus-entzunezkoen tokiko sektorea sustatzeko eta promozionatzeko zeregina duena, Donostian eta inguruan ikus-entzunezko filmaketak eta argazki-saioak erraztuz.

Gehiago irakurri

Zerga-pizgarriak

Donostian-Gipuzkoan, hitz hutsak baino zerbait gehiago da ikus-entzunezkoen sektoreari ematen zaion babesa, izan ere, zerga-pizgarri garrantzitsuak ematen dira.

Bertako profesionalak

Donostia-Gipuzkoan, IKUS-ENTZUNEZKOEN SEKTOREKO BALIO-KATE OSOA aurkituko duzu: Kalitate bikaineko profesionalak, hainbat sari jaso dituztenak.

Juego de tronos telesailaren lurraldea

Donostia-Gipuzkoan, askotariko kokalekuak aurkituko dituzu; horrela, oso bestelako eszenatokietan filmatu ahal izango duzu, bidai luzerik egin beharrik gabe.

ESKA EZAZU BAIMENA
Gipuzkoan filmatzeko

Donostia-Gipuzkoa Film Commission batzordeak zinema-, telebista-, argazki- eta publizitate-ekoiztetxeen eskura jartzen du beraien proiektuak erraztera bideratutako doaneko zerbitzu pertsonalizatuen aukera zabala.

Eskatu baimena

ENPRESAK ETA PROFESIONALAK
ikus-entzunezkoen benetako balio-katea

Enpresa eta profesionalen direktorio oso bat dugu ikus-entzunezko proiektu baten garapen-kate osoan: ideiagintza, ekoizpena, postprodukzioa eta banaketa.

Ikusi enpresak  Eman alta

KOKALEKU bikainak
eta ikusgarriak zure proiekturako.

Donostia-Gipuzkoak egiaztatutako zinema-tradizioa du; nabarmena da duen paisaia- eta arkitektura-balioa, eta horri eguzkia, euria, haizea edo behe-lainoa gehitzen badizkiogu, aukera zabala eskaintzen du....

Gehiago jakiteko

ZINEMA-LURRALDEA

Tradizioz zazpigarren arteari lotuta egon den lurraldea da Donostia-Gipuzkoa. Filmen eszenatokia eta jaialdien hiria da; gainera, ekoizpenaren eta postprodukzioaren alorreko enpresak ditu, non kalitate handiko profesionalek era guztietako ikus-entzunezko produktuak garatzen dituzten: film luzeak, telebista-saioak, animazioko telesailak...

IKUS-ENTZUNEZKOEN EKOSISTEMA

Kalitate handiko bertako profesionalez eta enpresez osatutako ekosistema dugu Donostia-Gipuzkoan, nazio zein nazioarte mailako sariak jaso dituztenak, eta ikus-entzunezko balio-kate osoa hartzen dutenak. Hemen dute egoitza ikus-entzunezkoen industriako erakunde eta organismo
garrantzitsu askok ere.

Gehiago jakiteko

FILMOGRAFÍA

Nazio zein nazioarte mailako prestigio handiko zuzendari askok aukeratu du Donostia eta, oro har, Gipuzkoa bere filmetarako. Woody Allen, Gracia Querejeta, Julio Medem, Ana Diaz eta Tim Dabinghaus zuzendariek, esaterako, film mitikoak grabatu dituzte, hala nola Papillon, La batalla de Inglaterra, La ardilla roja, La herida, Loreak, Handia…

Ikus filmografia

FILM COMMISSION BATZORDEARI BURUZKO AZKEN ALBISTEAK

WEBINAR - Jasangarritasunaren bidean ikus-entzunezko produkzioetan
Zerua hautsi zen gaua film laburra urriaren 30ean estreinatu zuten, ostiralean, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean

Zerua hautsi zen gaua film laburra urriaren 30ean …


Zuzendariak, Maria Fontan sortzaileak, sorkuntzako Oihua! ekimena irabazi zuen, Donos …

Enrique Ramosekin elkarrizketa.

Enrique Ramosekin elkarrizketa.


Pelikula, musuko eta amaierako sariz beteriko bederatzi egun izan dira. Donostiako Na …

San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en lankidetza izan duten hiru ikus-entzunezko lanek (Woody Allen-en ‘Rifkin’s Festival’, HBOren ‘Patria’ telesaila eta ‘Akelarre’) Donostiako Zinemaldian parte hartuko dute

San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en lankidet …


San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en, (Donostiako Ekonomia Sustatzeko zinegotzig …

San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-ak berriro ekin dio jarduteari filmaketen berraktibazioarekin

San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-ak berriro …


Covid-19aren ondoriozko ia hiru hilabeteko geldialdiaren ondoren, pelikula eta publiz …

Gipuzkoan grabatzearen zerga aldaketei buruzko doako lineako saioa